Semaforoa. Logela Multimedia

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18 - Mapa ikusi
2025/10/25 12:00
Antolatzailea Hernaniko Udala

Zure sarrerak erosi

General / Orokorra

3,50 €
Prezio finala. Gestio gastuak barne.
Guztira:
0,00 €
Guztira
0,00 €

Ekitaldiaren deskribapena

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko.

Semaforoa antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.


Egilea: Logela Multimedia

Dramaturgia zuzendaritza: Sonia Villamor

Zuzendaritza eta jatorrizko ideia: Imanol Garaizabal

Aktoreak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.